Hona hemen nire txikitako argazkiei buruzko dokumentua:
https://drive.google.com/open?id=0B89-Rcd5Xj-cUDFDVWwzOXVIb3M
DIDAKTIKA OROKORRA
martes, 23 de mayo de 2017
viernes, 12 de mayo de 2017
18. klasea: 28/04/2017
Saio
honen hasieran Andonik modularrei buruzko zenbait gauza esan ditu, eta
horietako bat izan da analisian ez dela kritika egin behar, uste dut hau esan duela, izan ere, gure
taldean zati batean kritika moduko bat egin dugula dirudielako.
Ondoren "Pensamiento Critico" irakuketa banatu
digu eta banaka irakurri dugu, nahiz eta
batztuk hitz egiten egon diren eta kontzentrazioa murrizten zuten.
Amaitzeko
esan digu berari kritika bat bidali behar diogula, bere klaseetan gustatu
zaiguna eta batez ere ez zaiguna gustatu aipatuz.
17. klasea: 24/04/2017
Gaurko
klase hasieran Andonik esan digu irakurri dituela gure moduloko lanak, eta ondoren
kutsoan zehar egindako gauzen balorazioa
(nota) gauza bakoitzerako zein izango den adostu dugu denon artean. Hasieran
kostatu zaigu denok ados jartzea, baina gero gutxi gora behera adostu dugu eta
irakasleak guk jarritako puntuazioarekin baloratuko ditu lanak.
16. klasea: 10/04/2017
Gaurko
klasea erabili dugu taldeka Programaketa
Didaktikoa egiten jarraitzeko. Andoni mahaika pasa da galdetuz zer moduz
gindoazen, eta guk gaia aukeratu dugula esan diogu eta lanari forma ematen hasi
gara.
14. klasea: 3/04/2017
Gaur
Andonik bidalitako Programaketa
Didaktikoan jarri beharko ditugun puntuak
aztertu ditugu. Goitik behera hauek izango litzateke puntuak: kokapena,
helburuak, helburuak betetzeko landu beharreko edukiak ( kontzetpuak ikasi,
prozedurak ikasi, eta jarrera), ebaluazio irizpideak, metodología (denbora,
printzipio metodologikoak, jarduera motak eta irizpideak, taldekatze moduak,
irakaslearen papera, iraskasleen arteko koordinazioa, baliabideak), eta azkenik
ebaluazioa.
Niri
gaurko klasea oso baliagarria iruditu zait, izan ere, inoiz ez dudalako
programaketa bat egin eta, nire taldean bi persona daudenez jada egin dutenak,
beldurra nuen lana ondo egin ezin izatea, baina gaur eman dugunarekin argi
daukat landu behar duguna.
13. klasea: 31/03/2017
Gaur “La globalización a través de centros de interés”
artikulua banatu digu Andonik klase hasieran, eta denon artean irakurtzen
eta analizatzen joan gara orain arte ikusi ditugun beste dokumentu eta bideoekin loturak eginez.
Globalizaizioa
Haur Hezkuntzako printzipiotako bat dela ikusi genuen, Eugenioren biedeoan ere komentatzen zuen
baita Cajas de vidas- en ere. Decroly-k ikusi zuen ez zela ona eskolan erabiltzen zen antzinako metodoa , hau da, motibazioa
gabe, jarrera pasiboa, adaptaziorik gabe, etab. horregatik analizatu zuen zein
ziren ikaslearen beharrak, eta hau esan zuen ” Enseñar para la vida, en la vida”
eta hau esan dezakegu Antzuolako konpetentzietan agertzen dela, zeharkakoetan.
Andonik
"Metodo Decroly: las invariables pedagógicas" liburua irakurtzea gomendatu digu,
naiz eta 1830. Urtekoa den.
Ikasleen
beharrak bilatzea Cajas de vidas-en ikusi genuen, eta Antzuolako ikastolako metodoan erabiltzen
zuten ere; behar intelektualak, sozialak, emozionalak eta bitalak
asetuz haurraren ongizatea lortuko genuke.Haurren beharretara egokitu behar
gara, beraiei galdetuz zer egin nahi duten, Cajas de vida eta Antzuolan ikusi
genuen bezala.
Hiru
fase daude: behaketa, asoziazioa eta
adierazpena. Ordenean doaz fase hauek eta lehenengoan familiaren eskuartzea
egon behar du; bi motatako behaketa izan daiteke: zuzena (galderak planteatuz)
edo zeharkakoa (baliabide ezberdinak erabiliko dira lantzen ari den gaia ezin
denean fisikoki aztertu, Internet erabiltzea adibidez). Bi behaketa motak konplementarioak
dira, behaketa zuzenean irudiak erakusten zaizkielako, baina zeharkakoak haurraren
aktibitate mentalari laguntzen dio, ikusten duena hitzen bidez esaten.
Asoziazioa
Decroly sisteman oinarrietako bat da, haurrak ikasi duena erlazionatzen
duelako; zenbait asoziazio mota ezberdin daude: espaziala, denborarekin
lotutakoa, kausala, erabilpen eta lanekoa, eta etiko, moral eta soziala.
Adierazpena
erraztu behar diegu haurrei behaketa eta asoziazioaren ondoren.
15. klasea: 07/04/2017
Gaur
klase hasieran kurtso osoan zehar landu ditugun gauzak errepasatu ditugu, eta
ondoren Andonik galderak egin ditu eta guk erantzun behar genituen, baina ez bagenekien, berak esaten zuen
erantzuna, bitartean apunteak hartzen egon gara.
ZER DA
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA? Klaseko urteko programa da.
ETA
UNITATE DIDAKTIKOA? Programa osatzen duten unitateak dira.
ZER
JARRAITU BEHAR DUGU PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA
EGITEKO? Curriculum zaharra (garatuagoa, jarraitzen errezagoa da) edo Heziberri
berria. Dekretua jarraitu behar da, OCD, eta ikastetxeko curriculum
dekretua ere.
Ikastetxe
bakoitzak bere curriculuma egiten du, urtero aldatzen dena , dekretua aldatzean
hau ere aldatzen baita. Klaustraoak aurreko urteko gauzen baitan aldatzen dira,
ere.
Progaramazio
didaktikoek hurrengo elementuak izan behar ditu: Oinarrizko konpetentziak,
helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodología.
Gure
programaketa didaktikoaren helburua hartuko dugu ikastetxeko curriculumetik.
Dokumentu
zaharrean 3.orrialdean xedeak aurkituko
ditugu. Edukiak kontzeptuak, prozedurak eta jarrerrazkoak izan behar dira.
Konpetentziak dira 7 zaharrean: xedeeetan doaz.
Heziberri 2020 30. orrialdean helburuak daude, eta helburu
horietara iristeko Edukiak.
Gaurko Saioa baliagarria izan da niretzat, orain badakidalako non bilatu ditzazkedan helburuak, edukiak, etab. programaketa osatzeko, eta egin behar dugun lan hori orain ez dut hain konplikatua ikusten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)