viernes, 12 de mayo de 2017

9. klasea: 17/03/2017


Gaurko klasea ezberdina izan da, magistral moduan egin dugulako, baina ia beti klaseak horrela eman ditudanez, ez zait astunegia egin, gainera argi ez neuzkan zenbait kontzeptu finkatzeko balio izan zait. Esan beharra daukat klasea hasi denean Andonik egin duen bromarekin agobiatu naizela; esan digu ea nola gindoazen programaketa didaktikoarekin, eta gehienok gaizki goazela esan dugu, jarraian barrezka hasi da eta esan digu oraindik dakizkigun gauzekin soilik ezin dezakegula programaketa egin. Momentu horretan arnasa hartu eta lasaitu naiz, baina uste dut irakasleak hau egin duela aurreko egunetan berak bidalitako etxeko lanak ia guztiok ez genituelako egin. Beraz klasea amaitzean programaketarako data kurtso bukaerarako dela jakiteak poztu nau, ez bainuen nire burua kapaza ikusten hori egiteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario