Gaurko
klaserako irakurrita eraman behar
genuen “Aprendizaje significativo”-ri buruzko artikulua, baina Andonik galdetu
du nork irakurri duen eta gutxi batzuk
egin zuten lana; honen ondorioz irakasleak bere konfiantzaren zati bat galdu
dugula esan digu. Beraz irakurri dutenek komentatu
dute guztiontzat eta arbelean eskema bat sortzen joan gara.
Ondoren
bi bideo ikusi ditugu, lehenengoa eskolako paradigmei buruzkoa izan da,
eta oso interesgarria iruditu zait, izan ere, hiru ideia hauek azpimarratuko
nituzke: gaur egun hainbeste ematen ari den arreta
defizitaren “arazoa” test batzuen bidez kontrolatzen da eta haur gehienei
eskolan egindako test hauen emaitzen
ondorioz diagostikatzen diete; eta eskolak haurrak geroz eta helduagoak
direnean orduan eta sormena gutxiago garatzea eragiten du, kontrakoa gertatu
behar litzateke; eta eskolako haurrak separatuta daude adinen arabera soilik,
ez dira kontuan hartzen bakoitzak dituen ezaugarriak. Hona hemen bideoaren
esteka: https://www.youtube.com/watch?v=xkYvt-ltXWk
Eta
bigarrena, ikusita nuen arren, asko gustatu zait, esaten dituelako eskolari
buruzko gauza asko ez ditugunak entzuten normalean naiz eta agian pentsatzen
ditugun eta ados nago bideoan esaten dituen ideia guztiekin. Niri bereziki asko
gustatu zait esaten duenean ikusteko mobilen aldaketa 100 urteetan nolakoa izan
zen, eta kotxeen aldaketa ere, badakigunez izugarriak dira aldaketa horiek,
baino eskolaren aldaketa erakusten duenean, duela 100 urte eta orain berdin jarraitzen duela ikus daiteke.
Hemen dago video honen esteka, oso gomendagarria iruditzen zait ikusteko: https://youtu.be/j2lPjRTlgoQ
No hay comentarios:
Publicar un comentario