viernes, 12 de mayo de 2017

10. klasea: 20/03/2017


Gaur hasieran programaketa didaktikoaren puntu nagusiak esan ditugu denon artean argi geratzeko,  eta irakasleak arebelean apuntatu ditu, honako hauek dira: metodología, edukiak, helburuak, konpetentziak, irizpideak, ondorioak, taldekatzea, denboralizazioa, espazioa, anizatasun trataera eta baliabideak.

Ondoren Antzuola herri eskolari buruzko bideo bat ikusi dugu apunteak hartzen genituen bitartean. Antzuola ikastolan berrikuntza mugimendua sustatzen ari dira eskola dinamikoa nahi dutelako, hau da eskola bat pertsonekin lotuta dagoena, eta aldatzen dena pertsonak aldatzen direnean.  Beraiek ume bakoitzaren izaera eta pentsaera aprobetxatu nahi dute eta proiektuak sortu haurrek dituzten desioen arabera. Gai ezberdinak lantzean ezaguera irekiagoa egiten da, ez da inposatzen; eta guztien ideiak garrantzitsuak dira, ez dago inklusiorik aniztasuna badago. Haurrek beraien proiektua aurrera eramatean emozioa sentitzen dute erronka bat delako, baina baita ere errekonozimendu izatea ezinbestekoa da, sentitu behar dutelako egin dutena balorea daukala.  Eta zerbait gaizki planteatzen dutenean, akatsa non dagoen esan ordez, galdetu behar diogu nola iritsi den erantzun hori ematera, zer pentsatu duen, horrela laguntzen diegu galderen bitartez.

Asko gustatu zait eskola honek proposatzen duen metodología eta noizbait horrelako ikastola batean egoteko aukera izatea izugarria izango litzateke. Irakasleak haurrak ezberdin begiratzen dituztelako, ez dira hutsik dauden pertsonak eta guk sartu behar diegu infomazioa, baizik eta, beraiek badakizkite gauzak eta horiekin pixkanaka ikasten joango dira, baina dakitena baztertu gabe, inportantzia emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario