Arratsalde
on!! Gaur goizean izandako didaktika
saioa niretzat lehena izan da, eta gustora sentitu naiz gelan egindakoarekin
eta taldeko giroarekin. Andonik (irakaslea) “Cajas de vida” izeneko testu bat eman digu irakurtzeko eta gero
talde txikietan komentatu dugu; artikulu hau haurreskola batean erabiltzen duten teknika bati buruzkoa izan da, non haur bakoitzak bere kaxa duen
eta bertan bere momentu
garrantzitsuei buruzko gauzak gordetzen
joaten den (argazkiak, objektuak, marrazkiak…) eta gero gela guztiarekin konpartitzen dituzte beren bizipenak horrela elkar hobeto ezagutzeko. Asko gustatu
zait teknika hau izan ere niretzat berria delako eta txikitan horrelako
esperientziarik ez nuelako izan, baina denon artean komentatzean bazeuden
gelakideak horrelako gauzak egin zituztenak txikitan eskolan.
Nire
ustez haurrentzat horrelako proiektu txikiak egitea oso onuragarria da beraien sentimenduak espresatu eta esperientziak
partekatu ahal dituztelako, horrela beraien artean elkarrizketak sortuz eta gai
ezberdinei buruz hitz eginez.
Klasea
amaitzean irakasleak esan digu gure txikitako
argazkiak bilatu behar ditugula, hezkuntza arloarekin zerikusia dutenak,
eta argazki bakoitzaren istorioa azaldu
bertan nola sentitzen ginen esanez. Nik argazki asko ditut txikitakoak, izan
ere nire irakasle batek txikitan argazki asko atzeraten zizkiguako, eta
oraindik gordeta ditut beraz bilatu beharra dauzkat egun hauetako batean lana egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario