Gaurko
didaktika saioan Haur Hezkuntzan esku
hartzeko printzipioei buruz hitz egiten egon gara Power Point baten bidez
eta denon artean komentatuz.
Hasteko
globalizazioari buruz esan dugu ezin
dela dena globalizatu, izan ere zenbaitetan talde txikiak edo handiak egin
behar dira eta baita ere indibidualki lan egin behar da. Ondoren behaketarako 3 modu ezberdin daudela
aipatu dugu, lehenengoa behaketa globala da eta hau subjektiboa da; bigarrena
behaketa sistematikoa da eta hau irizpide bati egokitzen zaio; azkenik behaketa
konparatzailea daukagu eta honek gauzen arteko ezberdintasunak eta
berdintasunak azaltzea dakar, orokortasunetik partikularretara. Ondoren oso
garrantzitsua den kontzeptu bat ikusi dugu: behatutakoaren komunikazioa: haurrak adierazi dezakeena baino
gehiago behatzen du beraz lengoai korporala eta adierazteko modu ezberdinak
luzatu behar dizkiegu. Jarraian esperimentazioari buruz hitz egin dugu, eta esan dugu esperientziak barneratzeko ezaugarri hauek izan behar dituztela: aktiboak
izatea, atseginak, motibatzaileak, zehatzak eta sormena estimulatzen dutenak.
Hau
guztia beti ICP (eskola bakoitzeko
baldintzak, mugak) barnean egonda, horregatik eskola bat eraldatzen da
proiektuen eskakizuna klaustroan eskatuz eta denborarekin familien eta ikasleen iritzia irabaziz.
Gaurko
klasea oso interesgarria iruditu zait eta erabilgarria egin zait, gauza
ezberdinak ikasi ditugulako, eta metodo honen bidez egitean gustora sentitzen
naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario