viernes, 12 de mayo de 2017

5. klasea: 3/03/2017


Gaur goizean izan dugun klase hasieran irakasleak zergatik aurreko astean ez ginen klasera joan galdetu digu, eta bi ikaskidek esan diote lan modularra egiteko astea zela. Honen ondoren klasea aurrera joan da, eta proiektorean didaktikari eta honen paradigmei buruzko informazioa jarri du Andonik, guk infomazio hori pixkanaka irakurri eta denon artean azaltzen saiatu gara; ondo ulertzen ez genituen kontzeptuak irakasleak argitu ditu.

Klase honetarako Power Pointa erbili dugun arren, erabilpen ezberdin bat eman diogula uste dut, hau da, ez da izan betiko moduan non irakasleak azaltzen duen bertan jartzen duena  eta ikasleok entzuten dugu, baizik eta analizatu dugu informazioa denon artean eta gustorago egin dut klasea, gainera zenbait kontzeptu orain argiago ditut; adibidez irakaskuntza elkartrukean oinarritzen den prozesua kontsideratu dezakegula eta didaktikan dimentsio soziologikoak, politikoak eta ideologikoak sortu direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario