Gaur
klase hasieran kurtso osoan zehar landu ditugun gauzak errepasatu ditugu, eta
ondoren Andonik galderak egin ditu eta guk erantzun behar genituen, baina ez bagenekien, berak esaten zuen
erantzuna, bitartean apunteak hartzen egon gara.
ZER DA
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA? Klaseko urteko programa da.
ETA
UNITATE DIDAKTIKOA? Programa osatzen duten unitateak dira.
ZER
JARRAITU BEHAR DUGU PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA
EGITEKO? Curriculum zaharra (garatuagoa, jarraitzen errezagoa da) edo Heziberri
berria. Dekretua jarraitu behar da, OCD, eta ikastetxeko curriculum
dekretua ere.
Ikastetxe
bakoitzak bere curriculuma egiten du, urtero aldatzen dena , dekretua aldatzean
hau ere aldatzen baita. Klaustraoak aurreko urteko gauzen baitan aldatzen dira,
ere.
Progaramazio
didaktikoek hurrengo elementuak izan behar ditu: Oinarrizko konpetentziak,
helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodología.
Gure
programaketa didaktikoaren helburua hartuko dugu ikastetxeko curriculumetik.
Dokumentu
zaharrean 3.orrialdean xedeak aurkituko
ditugu. Edukiak kontzeptuak, prozedurak eta jarrerrazkoak izan behar dira.
Konpetentziak dira 7 zaharrean: xedeeetan doaz.
Heziberri 2020 30. orrialdean helburuak daude, eta helburu
horietara iristeko Edukiak.
Gaurko Saioa baliagarria izan da niretzat, orain badakidalako non bilatu ditzazkedan helburuak, edukiak, etab. programaketa osatzeko, eta egin behar dugun lan hori orain ez dut hain konplikatua ikusten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario