Hona hemen nire txikitako argazkiei buruzko dokumentua:
https://drive.google.com/open?id=0B89-Rcd5Xj-cUDFDVWwzOXVIb3M
martes, 23 de mayo de 2017
viernes, 12 de mayo de 2017
18. klasea: 28/04/2017
Saio
honen hasieran Andonik modularrei buruzko zenbait gauza esan ditu, eta
horietako bat izan da analisian ez dela kritika egin behar, uste dut hau esan duela, izan ere, gure
taldean zati batean kritika moduko bat egin dugula dirudielako.
Ondoren "Pensamiento Critico" irakuketa banatu
digu eta banaka irakurri dugu, nahiz eta
batztuk hitz egiten egon diren eta kontzentrazioa murrizten zuten.
Amaitzeko
esan digu berari kritika bat bidali behar diogula, bere klaseetan gustatu
zaiguna eta batez ere ez zaiguna gustatu aipatuz.
17. klasea: 24/04/2017
Gaurko
klase hasieran Andonik esan digu irakurri dituela gure moduloko lanak, eta ondoren
kutsoan zehar egindako gauzen balorazioa
(nota) gauza bakoitzerako zein izango den adostu dugu denon artean. Hasieran
kostatu zaigu denok ados jartzea, baina gero gutxi gora behera adostu dugu eta
irakasleak guk jarritako puntuazioarekin baloratuko ditu lanak.
16. klasea: 10/04/2017
Gaurko
klasea erabili dugu taldeka Programaketa
Didaktikoa egiten jarraitzeko. Andoni mahaika pasa da galdetuz zer moduz
gindoazen, eta guk gaia aukeratu dugula esan diogu eta lanari forma ematen hasi
gara.
14. klasea: 3/04/2017
Gaur
Andonik bidalitako Programaketa
Didaktikoan jarri beharko ditugun puntuak
aztertu ditugu. Goitik behera hauek izango litzateke puntuak: kokapena,
helburuak, helburuak betetzeko landu beharreko edukiak ( kontzetpuak ikasi,
prozedurak ikasi, eta jarrera), ebaluazio irizpideak, metodología (denbora,
printzipio metodologikoak, jarduera motak eta irizpideak, taldekatze moduak,
irakaslearen papera, iraskasleen arteko koordinazioa, baliabideak), eta azkenik
ebaluazioa.
Niri
gaurko klasea oso baliagarria iruditu zait, izan ere, inoiz ez dudalako
programaketa bat egin eta, nire taldean bi persona daudenez jada egin dutenak,
beldurra nuen lana ondo egin ezin izatea, baina gaur eman dugunarekin argi
daukat landu behar duguna.
13. klasea: 31/03/2017
Gaur “La globalización a través de centros de interés”
artikulua banatu digu Andonik klase hasieran, eta denon artean irakurtzen
eta analizatzen joan gara orain arte ikusi ditugun beste dokumentu eta bideoekin loturak eginez.
Globalizaizioa
Haur Hezkuntzako printzipiotako bat dela ikusi genuen, Eugenioren biedeoan ere komentatzen zuen
baita Cajas de vidas- en ere. Decroly-k ikusi zuen ez zela ona eskolan erabiltzen zen antzinako metodoa , hau da, motibazioa
gabe, jarrera pasiboa, adaptaziorik gabe, etab. horregatik analizatu zuen zein
ziren ikaslearen beharrak, eta hau esan zuen ” Enseñar para la vida, en la vida”
eta hau esan dezakegu Antzuolako konpetentzietan agertzen dela, zeharkakoetan.
Andonik
"Metodo Decroly: las invariables pedagógicas" liburua irakurtzea gomendatu digu,
naiz eta 1830. Urtekoa den.
Ikasleen
beharrak bilatzea Cajas de vidas-en ikusi genuen, eta Antzuolako ikastolako metodoan erabiltzen
zuten ere; behar intelektualak, sozialak, emozionalak eta bitalak
asetuz haurraren ongizatea lortuko genuke.Haurren beharretara egokitu behar
gara, beraiei galdetuz zer egin nahi duten, Cajas de vida eta Antzuolan ikusi
genuen bezala.
Hiru
fase daude: behaketa, asoziazioa eta
adierazpena. Ordenean doaz fase hauek eta lehenengoan familiaren eskuartzea
egon behar du; bi motatako behaketa izan daiteke: zuzena (galderak planteatuz)
edo zeharkakoa (baliabide ezberdinak erabiliko dira lantzen ari den gaia ezin
denean fisikoki aztertu, Internet erabiltzea adibidez). Bi behaketa motak konplementarioak
dira, behaketa zuzenean irudiak erakusten zaizkielako, baina zeharkakoak haurraren
aktibitate mentalari laguntzen dio, ikusten duena hitzen bidez esaten.
Asoziazioa
Decroly sisteman oinarrietako bat da, haurrak ikasi duena erlazionatzen
duelako; zenbait asoziazio mota ezberdin daude: espaziala, denborarekin
lotutakoa, kausala, erabilpen eta lanekoa, eta etiko, moral eta soziala.
Adierazpena
erraztu behar diegu haurrei behaketa eta asoziazioaren ondoren.
15. klasea: 07/04/2017
Gaur
klase hasieran kurtso osoan zehar landu ditugun gauzak errepasatu ditugu, eta
ondoren Andonik galderak egin ditu eta guk erantzun behar genituen, baina ez bagenekien, berak esaten zuen
erantzuna, bitartean apunteak hartzen egon gara.
ZER DA
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA? Klaseko urteko programa da.
ETA
UNITATE DIDAKTIKOA? Programa osatzen duten unitateak dira.
ZER
JARRAITU BEHAR DUGU PROGRAMAKETA DIDAKTIKOA
EGITEKO? Curriculum zaharra (garatuagoa, jarraitzen errezagoa da) edo Heziberri
berria. Dekretua jarraitu behar da, OCD, eta ikastetxeko curriculum
dekretua ere.
Ikastetxe
bakoitzak bere curriculuma egiten du, urtero aldatzen dena , dekretua aldatzean
hau ere aldatzen baita. Klaustraoak aurreko urteko gauzen baitan aldatzen dira,
ere.
Progaramazio
didaktikoek hurrengo elementuak izan behar ditu: Oinarrizko konpetentziak,
helburuak, edukiak, ebaluazioa eta metodología.
Gure
programaketa didaktikoaren helburua hartuko dugu ikastetxeko curriculumetik.
Dokumentu
zaharrean 3.orrialdean xedeak aurkituko
ditugu. Edukiak kontzeptuak, prozedurak eta jarrerrazkoak izan behar dira.
Konpetentziak dira 7 zaharrean: xedeeetan doaz.
Heziberri 2020 30. orrialdean helburuak daude, eta helburu
horietara iristeko Edukiak.
Gaurko Saioa baliagarria izan da niretzat, orain badakidalako non bilatu ditzazkedan helburuak, edukiak, etab. programaketa osatzeko, eta egin behar dugun lan hori orain ez dut hain konplikatua ikusten.
12. klasea: 27/03/2017
Gaurko
didaktika saioan Haur Hezkuntzan esku
hartzeko printzipioei buruz hitz egiten egon gara Power Point baten bidez
eta denon artean komentatuz.
Hasteko
globalizazioari buruz esan dugu ezin
dela dena globalizatu, izan ere zenbaitetan talde txikiak edo handiak egin
behar dira eta baita ere indibidualki lan egin behar da. Ondoren behaketarako 3 modu ezberdin daudela
aipatu dugu, lehenengoa behaketa globala da eta hau subjektiboa da; bigarrena
behaketa sistematikoa da eta hau irizpide bati egokitzen zaio; azkenik behaketa
konparatzailea daukagu eta honek gauzen arteko ezberdintasunak eta
berdintasunak azaltzea dakar, orokortasunetik partikularretara. Ondoren oso
garrantzitsua den kontzeptu bat ikusi dugu: behatutakoaren komunikazioa: haurrak adierazi dezakeena baino
gehiago behatzen du beraz lengoai korporala eta adierazteko modu ezberdinak
luzatu behar dizkiegu. Jarraian esperimentazioari buruz hitz egin dugu, eta esan dugu esperientziak barneratzeko ezaugarri hauek izan behar dituztela: aktiboak
izatea, atseginak, motibatzaileak, zehatzak eta sormena estimulatzen dutenak.
Hau
guztia beti ICP (eskola bakoitzeko
baldintzak, mugak) barnean egonda, horregatik eskola bat eraldatzen da
proiektuen eskakizuna klaustroan eskatuz eta denborarekin familien eta ikasleen iritzia irabaziz.
Gaurko
klasea oso interesgarria iruditu zait eta erabilgarria egin zait, gauza
ezberdinak ikasi ditugulako, eta metodo honen bidez egitean gustora sentitzen
naiz.
11. klasea: 24/03/2017
Goizeko
klasean hasieran, kurtso hasieratik gaur arte ikusi ditugun gauzak gogoratu ditugu denon artean, eta
ondoren arreko klasean Antzuola herri eskolari buruz ikusi genuen bideoari buruz hitz egiten egon gara,
puntu ezberdinak pixkat sakonduz. Jarraian PowerPoint batean ebaluazio irizpideei buruzko infomazioa aztertuz joan gara eta
apunteak hartu ditugu. Klasean zehar nik hartu ditudan apunteak ordenagailuaren
bidez hartu ditut, eta orain ikusi dut ez dudala egindako dokumentua gorde…
txuriz agertzen baizait. Beraz esan dezaket gaur zenbait gauza ikasi ditudala
eta Saioa ez zaidala astuna egin, biana apunteak galdu izana amorrua ematen
dit.
10. klasea: 20/03/2017
Gaur
hasieran programaketa didaktikoaren
puntu nagusiak esan ditugu denon artean argi geratzeko, eta irakasleak arebelean apuntatu ditu, honako
hauek dira: metodología, edukiak, helburuak, konpetentziak, irizpideak,
ondorioak, taldekatzea, denboralizazioa, espazioa, anizatasun trataera eta
baliabideak.
Ondoren
Antzuola herri eskolari buruzko bideo
bat ikusi dugu apunteak hartzen genituen bitartean. Antzuola ikastolan
berrikuntza mugimendua sustatzen ari dira eskola dinamikoa nahi dutelako, hau
da eskola bat pertsonekin lotuta dagoena, eta aldatzen dena pertsonak aldatzen
direnean. Beraiek ume bakoitzaren izaera
eta pentsaera aprobetxatu nahi dute eta proiektuak sortu haurrek dituzten
desioen arabera. Gai ezberdinak lantzean ezaguera irekiagoa egiten da, ez da inposatzen;
eta guztien ideiak garrantzitsuak dira, ez dago inklusiorik aniztasuna badago.
Haurrek beraien proiektua aurrera eramatean emozioa sentitzen dute erronka bat
delako, baina baita ere errekonozimendu izatea ezinbestekoa da, sentitu behar
dutelako egin dutena balorea daukala.
Eta zerbait gaizki planteatzen dutenean, akatsa non dagoen esan ordez,
galdetu behar diogu nola iritsi den erantzun hori ematera, zer pentsatu duen, horrela
laguntzen diegu galderen bitartez.
Asko
gustatu zait eskola honek proposatzen duen metodología eta noizbait horrelako
ikastola batean egoteko aukera izatea izugarria izango litzateke. Irakasleak haurrak
ezberdin begiratzen dituztelako, ez dira hutsik dauden pertsonak eta guk sartu
behar diegu infomazioa, baizik eta, beraiek badakizkite gauzak eta horiekin
pixkanaka ikasten joango dira, baina dakitena baztertu gabe, inportantzia
emanez.
9. klasea: 17/03/2017
Gaurko
klasea ezberdina izan da, magistral
moduan egin dugulako, baina ia beti klaseak horrela eman ditudanez, ez zait
astunegia egin, gainera argi ez neuzkan zenbait kontzeptu finkatzeko balio izan
zait. Esan beharra daukat klasea hasi denean Andonik egin duen bromarekin
agobiatu naizela; esan digu ea nola gindoazen programaketa didaktikoarekin, eta
gehienok gaizki goazela esan dugu, jarraian barrezka hasi da eta esan digu
oraindik dakizkigun gauzekin soilik ezin dezakegula programaketa egin. Momentu
horretan arnasa hartu eta lasaitu naiz, baina uste dut irakasleak hau egin
duela aurreko egunetan berak bidalitako etxeko lanak ia guztiok ez genituelako
egin. Beraz klasea amaitzean programaketarako data kurtso bukaerarako dela
jakiteak poztu nau, ez bainuen nire burua kapaza ikusten hori egiteko.
8. klasea: 13/03/2017
Aste
hau Feedback astea izango da, modulo
laneko zalantzak argitzeko. Horregatik didaktikan ere, Andonik talde bakoitzari galdetu dio zer moduz modulo
lanarekin eta guztiak elkarbanatu ditugu ekoletan bizitako esperientzia batzuk.
Irakasleak arbelean idazten joan da eskema bat, non lanean lantzea komenigarriak izango litzatekeen puntuak agertzen
diren. Guri ideia ona iruditu zaigu proposatutakoa, naiz eta beste irakasleen
proposamenetatik aldentzen den, baina ez daukagu argi orrialde kopuruarekin
sartuko zaigun ala ez.
Txertatu nahi izan ditut eskemaren argazkiak, baina ez dakit zergatik ezin dut.
7. klasea: 10/03/2017
Gaurkorako
bilatu behar genituen zenbait programaketa
didaktiko eskola ezberdinetakoak, eta klasean nire taldekideekin konparatuz
ikusi dugu ia denak programaketa berdinak aurkitu ditugula. Baina ezberdinak
zirenetan, aurkibidean azaltzen diren puntuak
berdinak direla ikusi ditugu. Erreferentziatzat hartu behar dugu HEZIBERRI 2020 programaketa eta horren
bidez hasi gurea, arazo batean oinarritu beharko dugu gure programaketa.
Hurrengo
egunean klase magistrala izango dugula esan du Andonik, horrela, klase emateko
modu ezberdin bat probatzeko. Egia esan probatu nahi dut clase magistrala, izan
ere, irakasleak klasea emateko duen modua ezberdina eta dianmikoagoa den arren,
ez nago zihur ulertu behar dugun guztia ondo ulertzen ari naizenik.
6. klasea 6/03/2017
Gaurko
klaserako irakurrita eraman behar
genuen “Aprendizaje significativo”-ri buruzko artikulua, baina Andonik galdetu
du nork irakurri duen eta gutxi batzuk
egin zuten lana; honen ondorioz irakasleak bere konfiantzaren zati bat galdu
dugula esan digu. Beraz irakurri dutenek komentatu
dute guztiontzat eta arbelean eskema bat sortzen joan gara.
Ondoren
bi bideo ikusi ditugu, lehenengoa eskolako paradigmei buruzkoa izan da,
eta oso interesgarria iruditu zait, izan ere, hiru ideia hauek azpimarratuko
nituzke: gaur egun hainbeste ematen ari den arreta
defizitaren “arazoa” test batzuen bidez kontrolatzen da eta haur gehienei
eskolan egindako test hauen emaitzen
ondorioz diagostikatzen diete; eta eskolak haurrak geroz eta helduagoak
direnean orduan eta sormena gutxiago garatzea eragiten du, kontrakoa gertatu
behar litzateke; eta eskolako haurrak separatuta daude adinen arabera soilik,
ez dira kontuan hartzen bakoitzak dituen ezaugarriak. Hona hemen bideoaren
esteka: https://www.youtube.com/watch?v=xkYvt-ltXWk
Eta
bigarrena, ikusita nuen arren, asko gustatu zait, esaten dituelako eskolari
buruzko gauza asko ez ditugunak entzuten normalean naiz eta agian pentsatzen
ditugun eta ados nago bideoan esaten dituen ideia guztiekin. Niri bereziki asko
gustatu zait esaten duenean ikusteko mobilen aldaketa 100 urteetan nolakoa izan
zen, eta kotxeen aldaketa ere, badakigunez izugarriak dira aldaketa horiek,
baino eskolaren aldaketa erakusten duenean, duela 100 urte eta orain berdin jarraitzen duela ikus daiteke.
Hemen dago video honen esteka, oso gomendagarria iruditzen zait ikusteko: https://youtu.be/j2lPjRTlgoQ
5. klasea: 3/03/2017
Gaur
goizean izan dugun klase hasieran irakasleak zergatik aurreko astean ez
ginen klasera joan galdetu digu, eta bi ikaskidek esan diote lan modularra egiteko
astea zela. Honen ondoren klasea aurrera joan da, eta proiektorean didaktikari eta honen paradigmei buruzko
informazioa jarri du Andonik, guk infomazio hori pixkanaka irakurri eta
denon artean azaltzen saiatu gara; ondo ulertzen ez genituen kontzeptuak
irakasleak argitu ditu.
Klase
honetarako Power Pointa erbili
dugun arren, erabilpen ezberdin bat
eman diogula uste dut, hau da, ez da izan betiko moduan non irakasleak azaltzen
duen bertan jartzen duena eta ikasleok
entzuten dugu, baizik eta analizatu dugu informazioa denon artean eta
gustorago egin dut klasea, gainera zenbait kontzeptu orain argiago ditut;
adibidez irakaskuntza elkartrukean oinarritzen den prozesua kontsideratu
dezakegula eta didaktikan dimentsio soziologikoak, politikoak eta ideologikoak
sortu direla.
4. klasea: 17/02/2017
Arratsalde
on!! Gaur izan dugun Saioa ezberdina
izan da konpoan egin baitugu zelaian dauden
bankuetan eguzkitan eserita. Bertan J. Sarramonari buruzko artikulua
komentatu dugu guztion artean aurreko
egunean esan bezala. Curriculum-aren
oinarriak filosofikoak, sozialak, zintifikoak, politikoak, psikologikoak
eta pedagogikoak direla esan dugu.
Politikoak dira
hezkuntzan aldaketak egiten
dituztenak, baina aldaketa hauek egitean gizartean kontrola izatean pentsatzen
ari dira, ez dute pentsatzen ikasleengan. Eta eskoletan gurasoen partaidetza sustatu behar da, eta komunitateak egiten dituen ekarpenak kontuan hartu behar liratekela
pentsatu dugu.
Andonik
gomendatu dizkigu hiru irakurketa
hauek egitea: Apple eta Beane , “Escuelas democráticas” inguruan hitz egiten
duena; Antzuola herri-eskolari buruz
irakutzea; eta Las grandes cifras del fracaso (2006) liburura
irakurtzea.
3. klasea: 10/02/20017
Kaixo!!
Gaurko klasean Andonik Oinarrizko
Hezkuntza Dekretua aurkeztu digu, hau asko lagunduko digula dio ikasiko
dugunaren oinarria delako, eta dokumentu nahiko luzea denez bikoteka edo
hirukoteka banatu ditugu
dokmentuaren orrialdeak eta hasieran talde bakoitzak bere zatia guztioi ahoz
azaltzea zen ideia, baino gero denon artean laburtzea erabaki dugu dokumentu konpartitu batean. Drive bat egin
dugu eta bertan bakoitzak bere zatia sartu du ,errazago irakurtzeko eta ulertu
ahal izateko.
Hona
hemen sortutako dokumentuaren link-a:
https://docs.google.com/document/d/1CTWMp8y3lRrutPWUAGsPhbdmCQKoRTmgzxHAn1b5Sks/edit
Saioaren
amaieran J. Sarramona-k idatzitako artikulu bat irakurtzea esan digu
irakasleak, hurrengo egunean komentatuko dugulako denon artean.
2. klasea: 3/02/2017
Arratsalde
on!! Gaur goizean izandako didaktika
saioa niretzat lehena izan da, eta gustora sentitu naiz gelan egindakoarekin
eta taldeko giroarekin. Andonik (irakaslea) “Cajas de vida” izeneko testu bat eman digu irakurtzeko eta gero
talde txikietan komentatu dugu; artikulu hau haurreskola batean erabiltzen duten teknika bati buruzkoa izan da, non haur bakoitzak bere kaxa duen
eta bertan bere momentu
garrantzitsuei buruzko gauzak gordetzen
joaten den (argazkiak, objektuak, marrazkiak…) eta gero gela guztiarekin konpartitzen dituzte beren bizipenak horrela elkar hobeto ezagutzeko. Asko gustatu
zait teknika hau izan ere niretzat berria delako eta txikitan horrelako
esperientziarik ez nuelako izan, baina denon artean komentatzean bazeuden
gelakideak horrelako gauzak egin zituztenak txikitan eskolan.
Nire
ustez haurrentzat horrelako proiektu txikiak egitea oso onuragarria da beraien sentimenduak espresatu eta esperientziak
partekatu ahal dituztelako, horrela beraien artean elkarrizketak sortuz eta gai
ezberdinei buruz hitz eginez.
Klasea
amaitzean irakasleak esan digu gure txikitako
argazkiak bilatu behar ditugula, hezkuntza arloarekin zerikusia dutenak,
eta argazki bakoitzaren istorioa azaldu
bertan nola sentitzen ginen esanez. Nik argazki asko ditut txikitakoak, izan
ere nire irakasle batek txikitan argazki asko atzeraten zizkiguako, eta
oraindik gordeta ditut beraz bilatu beharra dauzkat egun hauetako batean lana egiteko.
1. klasea: 24/01/2017
Kaixo!!
Gaur klaseko lehenego eguna izanda ezin izan dut unibertsitatera joan, izan ere gripearekin nagoelako.
Nire taldekideei galdetu diet zer egin duten gaurko saioan eta bakoitzak blog bat egin behar dugula esan didate,
egunero didaktikako klasean egiten duguna azaltzeko, beraz hau izan da nire
lehen sarrera bloggean!!
Nire bloggaren aurkezpena
Kaixo guztioi!!
Sara Ceballos naiz eta hemen Didaktika Orokorreko klaseetan egiten dugunari buruzko egunerokoa idatziko dut.
18
urte ditut eta nire zaletasunak musika eta kirola izan dira betidanik, izan ere 6
urte nituenetik abestu dut ekolako koruan,
baina orain Donostiako Orfeoiaren parte izateko aukera izugarria
daukat. Kirolari dagokionez, baita ere 6 urtetatik gimnasia erritmikoa egin dut
Donostiako Club-ean, baina duela bi urte utzi nuen akrobazia talde batean
sartzeko, orain oso gustora nago talde honetan eta aurten Ballet egiten hasi
naiz ere eta oso gustokoa dut.
Betidanik
gustatu zaizkit haurrak , beraiekin koneKtatzen dudala sentitzen dut, horregatik
espero dut unibertsitatea bukatzean nonbaiten andereñoa izateko aukera izatea
eta ondo aurrera eramatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)